2011/12/21

ARTISTAK

Gu Josu, Gorka eta Enirique gara,6.B-ko ikasleak.
Marrazketa taller batera joaten gara astelehenetan eta hauek dira gure kuadroak.
Espero dugu zuen gustukoak izatea!!!





2011/11/21

Carlos Sobera

Batirtze naiz, espero dut Carlos Sobera zuen gustokoa izatea nik berari buruzko lantxo bat egin dudalako.

2011/11/11

KONTSUMO JASANGARRIA

Gure eskolan ere Kontsumo Jasangarriaren aldekoak garela azaltzeko,taldekako lan hauek egin ditugu.
Zorionak andereñoaren partez, benetan txukun eta adierazgarriak egiteagatik.

2011/10/04

2011/06/22

DENBORA

2011/06/17

BASO PROIEKTUA SUKARRIETA





Aste ederra pasatu dugu Sukarrietan eta oso pozik bueltatu gara gure asmoak hiper-mega-super-oso-oso-ondo (honela ezta?) bete egin ditugulako; hau da,basoari buruz piloa ikasi, lagun berriak egin, harremanak hobetu, ONGI PASA eta hori guztia euskaraz ia-ia denbora osoan.


Komunikazio saiorako prestatu zenituzten bertsoak kopiatu egin nituen eta hemen dituzue.


Basoa funtzionatzen
duen bitartean
oxigenoa dugu
behar dugunean

Euria erakartzen du
bizitza izateko
zura eskaintzen digu
gauzak egiteko

Sendabelarrak ditu
ondo sendatzeko
baita fruituak ere
ongi elikatzeko.












2011/04/12

BERTSOLARITZA TAILERRAN SORTUTAKO BERTSOAK


Bostgarren maila gara
gu bertsolariak
kanpazar ikastolan
gu gara onenak.

Miryam, Batirtze eta Gorka S.

Zuek onak zarete
gutxi edo kasi
baina koplak egiten
ezin irabazi.

Jon, Janire eta Aitana

Gure andereñoa
beti da lehena
bostgarren B klasean
andereño onena.


Sara, Gorka V. eta Andrea

Andereñoak dio
gara berritsuak
klasekideak gara

abeslari onak.

Kevin, Nerea eta Estibaliz

Futbolean ez gara
lehenak agian
irabaziko dugu
lehiaketa hontan.

Guretzako urrea
zuentzako plata
baina tranki lagunak
kolegak gara ta.

Maider, Adrián, Larraitz, Ander eta Josu V.

Guk daukagun eskola
ez da batere txar
alaitasuna kenduz
ez du ezer behar.

Ikaslerian partez
merezi du hamar
gure ikastola da
izenez kanpazar.

Irune, Aida eta Uxue


Oporretara goaz
uzten dugu dana
klasean egotea
munduko txarrena.
Gaurko honta ematen
diguzue pena
5. B klasea
munduko onena.

Beñat, Josu C. eta Enrique






2011/04/05

DENBORAPASA

Bilatzen ibili eta gero, denborapasa hauek topatu ditut zuentzat,BETIZUN klikatu eta ondo pasa!!

2011/04/03

BESTE KOPLA BATZUK


Daukadan erlojua


beti apurtzen da


etorri da mamua


laster konpontzera.


Josu V. eta Enrique



Kalkulagailuaren


zenbaki txikiak


oso politak dira


ta distiratsuak.


Andrea eta Sara



Hodeiak eta haizea


paseatzen errez


eguzkia alboan


euria negarrez.


Gorka S. eta Josu C.



2011/03/28

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urtero, apirilaren 2an, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da , Hans Christian Andersen-en jaiotzaren oroimenez. Idazle honiburuzko biografia ezagutzeko, klikatu bere izenaren gainean eta jakingo duzu zuk ezagutzen dituzun haibat ipuinen idazlea izan zela.

2011/03/25

BERTSOLARI GAZTEAK









UDABERRIA


Lore artean dago


poz-pozik erlea


udaberri polita


zurekin maitea.


Aitana eta Miryam






Polit- politak dira


aurtengo loreak


hurrengo udaberrian

itzuliko dira.


Irune eta Uxue


Parke batera joan


ta bota lurrera


udaberria dator


loreak atera.


Aida eta Janire

2011/03/20

PUZZLE BOBBLE

2011/03/17

DONOSTIAKO KUTXAESPAZIO


2011/01/25 TXANGOA
Egun zoragarria pasatu genuen Donostiako Zientziazko Museoa bisitatzen.
Animatu eta komentatu ,era laburrean, zer ikusi, zer ikasi, edo zelan pasatu zenuten.

2011/03/15

IKASLE MAITEOK!!!

Ongi etorri gure blogera.Ilusio handiz sartzen naiz zuekin abentura berri honetan eta seguru nago guztion artean gune dibertigarri eta interesgarri bat bihurtuko dugula.
Aukera emango digu gure argazkiak, zaletasunak,jokuak eta, nola ez, gelako hainbat lan aurkezteko. Azken finean guztiok hobeto elkar ezagutzeko eta gure harremanak hobetzeko da helburua.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!!