2011/03/28

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urtero, apirilaren 2an, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da , Hans Christian Andersen-en jaiotzaren oroimenez. Idazle honiburuzko biografia ezagutzeko, klikatu bere izenaren gainean eta jakingo duzu zuk ezagutzen dituzun haibat ipuinen idazlea izan zela.

2011/03/25

BERTSOLARI GAZTEAK









UDABERRIA


Lore artean dago


poz-pozik erlea


udaberri polita


zurekin maitea.


Aitana eta Miryam






Polit- politak dira


aurtengo loreak


hurrengo udaberrian

itzuliko dira.


Irune eta Uxue


Parke batera joan


ta bota lurrera


udaberria dator


loreak atera.


Aida eta Janire

2011/03/20

PUZZLE BOBBLE

2011/03/17

DONOSTIAKO KUTXAESPAZIO


2011/01/25 TXANGOA
Egun zoragarria pasatu genuen Donostiako Zientziazko Museoa bisitatzen.
Animatu eta komentatu ,era laburrean, zer ikusi, zer ikasi, edo zelan pasatu zenuten.

2011/03/15

IKASLE MAITEOK!!!

Ongi etorri gure blogera.Ilusio handiz sartzen naiz zuekin abentura berri honetan eta seguru nago guztion artean gune dibertigarri eta interesgarri bat bihurtuko dugula.
Aukera emango digu gure argazkiak, zaletasunak,jokuak eta, nola ez, gelako hainbat lan aurkezteko. Azken finean guztiok hobeto elkar ezagutzeko eta gure harremanak hobetzeko da helburua.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!!