2011/04/12

BERTSOLARITZA TAILERRAN SORTUTAKO BERTSOAK


Bostgarren maila gara
gu bertsolariak
kanpazar ikastolan
gu gara onenak.

Miryam, Batirtze eta Gorka S.

Zuek onak zarete
gutxi edo kasi
baina koplak egiten
ezin irabazi.

Jon, Janire eta Aitana

Gure andereñoa
beti da lehena
bostgarren B klasean
andereño onena.


Sara, Gorka V. eta Andrea

Andereñoak dio
gara berritsuak
klasekideak gara

abeslari onak.

Kevin, Nerea eta Estibaliz

Futbolean ez gara
lehenak agian
irabaziko dugu
lehiaketa hontan.

Guretzako urrea
zuentzako plata
baina tranki lagunak
kolegak gara ta.

Maider, Adrián, Larraitz, Ander eta Josu V.

Guk daukagun eskola
ez da batere txar
alaitasuna kenduz
ez du ezer behar.

Ikaslerian partez
merezi du hamar
gure ikastola da
izenez kanpazar.

Irune, Aida eta Uxue


Oporretara goaz
uzten dugu dana
klasean egotea
munduko txarrena.
Gaurko honta ematen
diguzue pena
5. B klasea
munduko onena.

Beñat, Josu C. eta Enrique






2011/04/05

DENBORAPASA

Bilatzen ibili eta gero, denborapasa hauek topatu ditut zuentzat,BETIZUN klikatu eta ondo pasa!!

2011/04/03

BESTE KOPLA BATZUK


Daukadan erlojua


beti apurtzen da


etorri da mamua


laster konpontzera.


Josu V. eta Enrique



Kalkulagailuaren


zenbaki txikiak


oso politak dira


ta distiratsuak.


Andrea eta Sara



Hodeiak eta haizea


paseatzen errez


eguzkia alboan


euria negarrez.


Gorka S. eta Josu C.